Hemen dijoa neure lehendabiziko hausnarketa:
Magisteritza ikasketak bezala aukeratzea izan da erabaki ona eta zuzena neurekiko; oso gustura aurkitu naiz lehengo lau hilekoan, eta, bigarrengoan, ordea, ez dut uste iritzi hau aldatuko dudanik. Ikasgelan aurkitu dudan giroa, jendea, ikasketetako asignaturak bikaina izan da. Hezkuntzaren Teoría eta Historia irakasgaiak, adibidez, irakatsi digu hezkuntza munduan izaera hausnarkorra eta konprometitua dela balio duena bai maisu edo andereño bezala jarduteko zein paper-zorro hau, gure iritzi pertsonalak eta kritikoak azalerazten dugun txokoan, hain zuzen, idazteko.
Klaseak guztiontzat oso onuragarri suertatu zaizkigu hezkuntza eta gizarte-zientzien alorreko kontzeptuak, abstrakzioak, ideiak eta edukiak barneratu ditugularik; hala ere, guzti hau ez da nahikoa benetan, termino errealetan hitz eginda, gure klaseak, guk eraiki beharreko klaseak, onuragarriak izateko.
Konturatu naizena azkeneko hilabeteetan, gure esku-hartzea eta inplikazioa praktikan jartzerakoan izango da, orduan, klase eta ikaskuntza aberatsa. Azkenean, hezkuntza alorreko ikasle eta pentsalari berriak - sartzen naiz noski zaku horretan- mugatzen ari gara ezarritako sistemara, askotan kritikatzen dena, zuloak dituena, falta ekonomikoak eta profesionalak pairatzen ari dena, ikaslea bera pasibotzat hartzen duena, politikoen txontxongilo diruena, ezarritako irakasgaiak nahitaez eta teorikoki eman behar direnak esperientzia eta praktika gutxiesten delarik.
Horrenbestez, gure klaseak askotan oso pasiboak bihurtzen dira gure esku-hartzea patrikan gordetzen dugularik klasearen dinamika guztia subjektu bakar baten esku utziz, alegia, irakaslearengan. Okerrena, gainera, klaseak “aspergarriak” edo “txapak” bezala ikusten omen ditugula da, derrigortuak bezala joan behar garela klasera dirudi, ni; aitzitik, oso gustura nabil klase askotan.
Halaber, derrigortuak nolabait esatearren; hau da, sentitzen duenak klasera joateak eskolara bueltatzea dela, nik ikusten baitut askorengan jokabide hori ematen dela irakasgai batzuen klaseetan; besteak beste, natur zientzia bai alor praktikoa zein teorikoan, gustatuko litzaidake hauen, guztien, irakasleen eta neure esku-hartzea alor praktikoetan izatea bai eztabaida sortzen, irakasleen eta beste ikaskideen galderei erantzuten, proposamenak eginez… bai eta lan egitea ere edo besteen lana, entzun nahi duten lana errespetatzea.
Interesatzen ez bazaigu, klasetik alde egitea izango da hoberena klaseak eta gero, edo klase ordu horretan aprobetxatuz gure kabuz eman behar diren irakasgaien baldintzak hurrengo kurtsoa kurtsatzeko: bidalitako lanak, kontzeptu eta eduki teorikoak, bete beharreko praktikak, lan-modularra… beti ere beste ikaskideak eta irakaslea errespetatuz.
Bukatzeko, kontxo, nire mezua ikaskideei esku-hartzea, besteekiko errespetua, sormena, inplikazioa eskatzea da, ni eta klaseko gutxi batzuk egoten baikara askotan, beti ez esatearren, eztabaidatzen, hitz egiten, iritzia ematen ,batzuetan, sor dezakeena gure lagunen aipatutako mugatze hori.
Baina, ez dut uste hori izango denik arrazoi nagusia. Badakit guztiok ez garela berdinak, batzuk, isilak dira, beste batzuk, ostera, hitzontziak eta mingain bizikoak; beste batzuk, baregarriak eta umoretsuak; beste batzuk, ordea, pailazoak, batzuk bigote eta bizardunak ditugu; beste batzuk, panpinak eta lirainak, batzuk beltzak eta gorriak , besteak, ordea, handiak eta txikiak.
Gure gaitasun guztiak batu behar ditugu; desberdintasunak, heterogeneotasuna, pentsatzeko, ulertzeko, hitz egiteko erantzun anitz aurkitzeko, hainbat euskalkietako euskara entzuteko, ondokoak seguru zerbait interesgarria mingainaren azpian duelako; ondo pasatzeko eta klaseak, gureak direnak, dibertigarriak, interesgarriak, aberatsak bihurtzeko, beti gure iritzia emanez, besteena errespetatuz, egoerak kritikatuz eta klasean aurkitzen diren arazoen aurrean irtenbideak aurkitzeko, ikasteko estrategia eta molde berriak deskubritzeko, azken finean, gu geure buruaren eta ikaskuntzaren jabe izateko, klaseak geureak egiteko.
Hemen, bigarrengoa:
Azkeneko egunetan, neure buruan badabil kezka garrantzitsu bat. Irtenbiderik,
egia esan, ez dakit aurkituko dudan baina, seguru, ahal dudana kezka honen berri ematea da bai
eta hori buruzko hausnarketa sakona egitea ere.
Honako kezka honek zerikusia dauka aurreko
idatziarekin baina ez doa bide berdinetik, nahiz eta antzekotasunak izan,
aipatu dudan bezala. Hauxe da, beraz, nire kezka: magisteritza ikasketak
burutzen ari gara soilik titulazioa lortzeko? Maisu/andereño bilakatu nahi dugu
hausnarketarik gabe, eta, ondorioz, sistemaren faltak onartuko ditugu besterik,
molde berrien hezkuntza pentsalariak bihurtu gabe? Klasera goaz joateagatik edo
benetan interesatzen zaigulako? Zer da garrantzitsua nota edo ikastea? Kalifikazioak
eta titulazioak bigarren maila batean al daude, edo, legitimatu egiten ditugu
arrakasta eta emankortasun, nolabait esateko, akademikoarekin?
Lehenik eta behin,
esan beharra daukat, nahiko konprometitua sentitzen naizela unibertsitate giroan
eta honek barnebiltzen duen guztiarekin; alegia, klasera joatea, bertan
esku-hartzea, laguntza behar duten ikaskideei ahal dudan neurrian ematea, irakaslearen,
beraren lana dinamizatzea hark eskatzen duen ikasleen aktibotasuna betearaziz etb.
Bigarrenik , bada,
askotan, iruditzen zait, eta, nahiko nuke irudikapena besterik izatea,
derrigortuak jotzen dugula unibertsitatera, halaber, joaten garela joan behar
garelako. Ez ditugu, beraz, klaseak ikusten molde edukatibo berriak pentsatzeko
eta eraikitzeko komunitate gisa.
Dena dela, badira
irakasgai batzuk soilik teorikoak, kontzeptuak eta edukiak barneratu behar
baititugu besterik, inongo hausnarketarik egin gabe. Badira irakasgai batzuk
aspergarritzat jotzen ditugula, batez ere, teorikoak, baina, gauza da ez garela
ausartzen edo, beste era batez esanda, ez dugula pentsatzen nola hobetuko genukeen
ematen den metodologia.
Aipatzekoa dut
ikasle bakoitza gizabanako bakarra eta errepika ezina dela, eta berak aukeratzen
duela ikasteko hobekien doazkion estrategiak. Hortaz, bakoitzak badaki zer eta
nola ikasi. Honekin esan nahi dut, pertsonok deskubritzeko mundu berria garela
eta ez dagoela definiturik guztiontzat “ondo” egingo digun sistema bat, guztien
beharrak asetzen duena, alegia. Ondorioz, pasiboa bihurtzea eta ezarritako
sistemari jarraitzea emaitza bakarra emango da: Titulua.
Bai, legalki prestatua
gaude, babes juridikoaren menpe jardutea zilegi dugu baina lortuko dugun
bakarra da hezkuntza estandarizatzea eta ikasle guztiak helburu bakar baten
menpe egotea, helburu itsu baten menpe korritzea; alegia, helburua karrera
irabaztea da, bide guztia kotxez eginez eta azkeneko kilometroa itxurazko
urratsetan.
Hirugarrengoa:
bidea jarraitzen baina sasiak kendu behar dira.
Hasi
aurretik ez dugu ahaztu behar lehengo mailan garela. Oraindik, berri dugu
deskubritzen ari garen mundua, hots, hezkuntza mundua. Askok Batxilergoa bukatu
dugu eta berria dugu eskolatik kanpo egiten dena, unibertsitatea zer den jakin
nahian edo deskubritzen ari garelarik. Beste batzuk, ostera, goi-mailako
zikloetatik, utzi duten beste karreratik, mundu laboraletik eta abarretik
datoz. Dena dela, klase ordutan guztiok momentu eta espazio berdinean aurkitzen
gara eta guztiok saiatzen gara lehengo kurtso hau bikaina izateko, ahalik eta
gehien disfrutatzearren.
Hala
da, bide luzea dugu irakasle “tituluaren” jabe izateko, bigarren lau hilekoan
baikara. Hezkuntzari eta pedagogiari
buruz, bai eta hauek barnebiltzen dituen metodologiari buruz ere, hausnartzeko,
inplikatzeko eta mundu edukatiboan konprometitzeko denbora izango dugu bidai
honetan. Honek ez du esan nahi, baina, hausnarketa albo batera utzi behar
dugunik, esan nahi duena da hezkuntzaren buru hasteak etorriko direla urteetan,
praktiketan, monitoreen kurtsiloan, eskola bateko kirol baten entrenatzaile gisa
jardutean, adibidez … eta hauekin edo gabe disfrutatzea izango da helburua.
Ezin
dena da, nire iritziz, aspertzeak gu garaitzea. Egongo dira, noski, egun
txarrak. Ezkerreko hankarekin askotan jaikitzen gara, lo gureak ere dominatzen
gaitu batzuetan, eta,distrakzioak, are gutxiago ez, kontrakoa, ere partidu
polita jokatzen du ikasgelen zelaietan.
Nire
kasuan Natur Zientzietan, arlo teorikoan, asko aspertzen naiz eta ez dut
ikusten irakasgai horren metodologiak aberasten nauenik. Gauza erraza da: azterketa
bat dago gainditzen badugu hau irakasgaia aprobatuko dugu (zati teorikoa,
noski). Horrenbestez, nire kabuz ikasiko
dut trinko ematen diren eduki guztiak. Gainera, ez naiz gustura joaten klasera
eta ,saiatzen naizen arren, ikaskide baten kalte bihur naiteke behar bada.
Dirudiena hitz egitera jotzen dugula klasera da, eta, ni horretarako, hitz
egiteko, alegia, hobe dut kafetegian lasai lasai egotea inor kaltetu gabe.
Halaber,
galdera batzuk sortu zaizkit honen ostean: geu gara edo irakaslea da metodologia
hobetu behar duenak? Hau da, zeinen jarrera kontuan hartu behar da irakasgaiak
dibertigarriak eta ez aspergarriak izateko, ikaskideena edo dozentearena? Zein
jarrera eta iritzi dugu honi buruz? Pentsatu al dugu noizbait?
Laugarrena: kurtso honetako azkenekoa,
errepikatuta, kurtso honetakoa
Azkeneko
aste hauetan neure paper zorroari
jariotasun askorik ez badiot eman ere, gustatuko litzaidake esatea nire
egunerokotasunean ez dudala hausnarketa alde batera uzten. Honi jarraipena
emateko, Loreak emandako esaldia erabiliko dut: “ikastea hausnarketarik gabe
denbora galtzea da”. Erabat ados nago
zentzu honekin eta kezka honetan datza aurrekoari jarraipena eginez:
hausnarketarik egiten al dugu ikasgela barruan gaudenean? Garrantzitsua al
zaigu gogoeta egitea jasotzen ari garen formakuntzari buruz? Axola al zaigu
erabat hau guztia?
Hasi
baino lehen, aipatu beharra daukat, gizabanakoa erabat askea dela jaso nahi
duen heziera erabakitzeko. Nire aburuz, eta errepikatu behar dut orain ere
lehengo kurtsoan garela eta, oraindik nolabait esateko, “gaztetxoak” garela
hezkuntzari buruzko hainbesteko buru hasteak izateko, hauek denboraren poderioz
etorriko baitira soberako denbora izango
dugularik hausnartzeko, inplikatzeko, ikaskuntza
egoerak hobetzeko eta abar. Halaber, magisteritza inplikazio eta bokazio asko
eskatzen duen lanbidea da.
Batzuek zera
esaten dute: “magisterio debería de ser un grado medio; en vez de una carrera
es un paseo; la carrera de magisterio es un chiste”. Alde batetik, ados nago
ikuspuntu batetik, gure helburua baldin bada soilik aprobatzea, noski
formakuntza erraza dela prestakuntza guztia kalifikazioak gainditzera zuzenduta
baldin badago. Magisteritza, baina, beste gauza bat da: jakin nahia eta jakin
mina pizten duena, alegia, heziera pertsonala eskatzen duena.
Aipatuko dut
berriro ere, gure helburua soilik kurtsoa gainditzea baldin bada murgilduta eta
uztartuak gauden hezkuntza sistema onartuko dugula, hau da, momentu oro kritikatzen
dugun sistema. Gaur egun hezkuntzak aldaketa bortitzak eskatzen ditu bai
metodologiaren ikuspuntutik zein didaktikaren ikuspuntutik, eta gu gara, geu
izan behar gara, aldaketa hori sortuko duten pentsalariak. Hori bai pentsatzea
axola bazaigu, hezkuntza zuloak kritikatzen ez baditugu eta hauei ez badiegu
irtenbiderik ematen hezkuntza sistemak berdin jarraituko du eta, horrenbestez,
hau kritikatzeko eskubiderik ez dugu izango nahiz eta eskubide hori eduki.
Ondorioz, ez
gaitezen ikasgelan aspertu hura ekiditzeko eskumena baitugu. Aspertzen bagara
guk nahi dugulako izango da, gure eskuetan dago kalitatezko saioaldiak
eskuratzea, dirudiena da kalitatea beste gauzetan bilatzen dugula eta ez hain
garrantzitsua den alorrean, alegia, hezkuntzan.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarKaixo Simon, aipatzen dituzun hainbat gauzekin ados nago eta zuen taldearen ezaugarri dira, baina hori gainditzen duzun neurrian, beste zerbait nahi dut kontatzea, zer da benetan aldatzen doana zure didaktikaren ikuspuntuari dagokionez? Zure espresatzeko modua asko atsegin dudala aipatu behar dut ere, zorionak!
ResponderEliminarBigarren hausnarketa, interesgarria, baina irakurketa jarraia egin nahiko nuke, hasieratik bukaerara eta ez alderantziz ari zaren bezala. Beste modu batetara aurkeztuko didazu zure ekarpena? Gai zara egiteko, badakit, aurrera Simon!
ResponderEliminar