martes, 28 de febrero de 2012

Neutralasuna eta objektibitasuna: "klaseetan bustiko gara"

Klaseko azkeneko eztabaida neutraltasunari eta objetibitasunari lotuta zegoen. Puntu fuertetzat hauxe atera genuen ondorio bezala: irakaslea bere ikasleen adibide, erreferente, irudia da eta sutsuki baldintzatu dezake bere iritzia ikaslegoarengan. Argi dagoena da irakaslea mugatu behar dela bere egiteko akademiko eta profesionaleetara, irakasleak irakatsi behar du hezkuntza-sistemak dioen guztia, alegia, legea da irakasleak jarraitu beharreko kontratua.

 Irakaslea objektiboa izan behar da, bera bakarrik mugatuko delarik ikastetxeak bidaltzen diodan planifikazioa, egitekoak, zereginak... betetzen. Saiatuko da, horrenbestez, izaera kritikoa eta hausnarkorra ez azalarazten, nahi gabe ikasleek pertsonalak diren interpretazioak bereak egin ditzazketelako.

Hala ere, ikastetxeetan trasmititzen diren baloreak, jarrerak, ideiak, kontzeptuak, edukiak... ez dira bat ere objektiboak, hauen kutsu subjektiboa argi eta garbi ikusten delarik. Adibide bezala, argudiaketa historikoa erabilikoa dugu. Frankismoan zeuden ikastetxeak erlijio-etxeak bezala hartuko nituzke, bertan katolizismoa zertan zetzan ikasten zen; bestetik, mutilak eta neskak bananduak zeuden bi genero hauen arteko bereizketa eginez; hizkuntza autoktonoak, hala nola, euskara, katalana, gallegoa... ez zeuden onartuak eta lagunduak hezkuntza-sisteman... Aitzitik, gaur egun, egoera guztiz desberdina da, badago erlijioa ikaseteko aukera inoren askatasuna ukatu gabe; badago mutilen eta nesken arteko berdintasuna bermatua, badaude hizkuntza autoktonoak eta atzerrikoak onartuak eta lagunduak...

Esan nahi dudana, hezkuntzak beti ideologia jakin bat jarraitzen duela eta balore, sinbologia, pentsamolde eta politika askoren atzetik aurkitzen dela. Gaur egun, berdintasuna bermatzen eta sustatzen da ikastetxeetan eta irakasleak balore eta eskubide horien jokabide barneraketa erakutsi behar dio ikaslegoari. Objektiboa izaten ari da irakaslea?

Laburbilduz, irakaslea mugatu behar da eginkizun honetara: kuturalki, sozialki eta pertsonalki prestatzea bere ikasle aktiboa, gizabanako kritikoa eta hausnarkorra sortzea, bere errealitatea eraikiko duena modu autonomo batez haren gustuoei, erronkei eta galderei aurre eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario