martes, 28 de febrero de 2012

Kontzeptuak arakakatzen


Kultura: naturatik ez datorrena esan nahi du, hau da, gizakiatik sortua. Kultura gizarte baten ezaugarri, usadioak, oihturak, baloreak, folklore…  barnebiltzen duen fenomomenoa da. Kulturaren bitartez gizakiok belaunaldi-belaunaldi arbasoen ezagutzak, bizitzeko erak, hizkuntza, esaera zaharrak…. eskuratzen ditugu, ezinbestekoak direnak bizitzen garen esanahi eta sinboloz beteko testuinguruan bizirauteko.
Hezkuntza: sozializazioa burutzen duen prozesotzat ulertzen dut. Hezkuntzaren bidez, bizi garen testuinguru sozio-kulturalean  aurkitzen diren berezko dituen ezaugarriak, edukiak, baloreak eta ezagutzak ikasten eta barneratzen ditugu.
Gizarteratzea: izenak dion bezala, gizarte batean txertatzeko prozesua;  gizarte horren kultura ulertzeko, ikasteko eta horien jokamolodei atxikitzeko pertsonok berezkoa dugun izaera innatoa. Izan ere, gizakiok animali sozialak gara eta bizirauteko eta urteetan espezie dominatzailea jarraitzen izateko , “berdinak” behar ditugu eta talde sozialak osatu behar ditugu, naturak egiten duen hautapen naturala garaitzeko.  
Definizio hauek egin eta gero, aipatzekoa dut argi eta garbi, hiru termino horiek ez dutela balorazio lineal bat betetzen, hau da, bata ez da ematen bestearen gainetik, edo bata ez da ematen bestearen ondorengo bezala; alegia, kultura, hezkuntza eta gizarteratzea elkar ematen diren prozesuak eta emaitzak sozialak dira non hiruak kohesionatuz gizabanakoak mundu honen partaide  bakarra eta errepikaezina bihurtzen da, ezen askatasun intelektuala lortzen baitu eta kritikoa den arrazoia erabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario