martes, 28 de febrero de 2012

Zein baldintzak behar ditut ikasteko garaian?

Hauxe izan da klasean atera den eztabaida edo galdera: zeintzuk dira baldintza onenak eta emankorrenak ikasteko? Liburutegian edo etxean gehiago ikasten al da? Musikak laguntzen al du ikasterako orduan?

Ikasle bezala azalduta, niri oso lagungarri iruditzen zait mahai handi batean lan egitea, lasaitasuna delarik soinuaren eta zarataren garaile. Oinarrizko baldintzak: leku aproposa eta lasaia, isiltasuna eta ikasteko behar den materiala. Konpainiak batzutan lagundu dezake, baina, kasu gehienetan (nire ikaskideek erabat ados egongo dira) konpainiak ez du bat ere laguntzen; izan ere, mingaina dantzatzera ateratzea askori ondo ematen zaigu. Musika jarrita izatea, ordea, ezinezkoa zait ez bainaiz konzentratzen, ezinbestekoa dudan baldintza, beraz, isiltasuna da.

Irakasle ikasketak burutzen ari den ikasle bezala azalduta ,ordea, esatekoa dut ikasle bakoitzak berak aproposak dituen baldintzak bilatu behar dituela ikasteko. Pertsonok desberdinak gara; desberdin pentsatzen dugu, janzkera bera desberdina da gure artean baita sexua, arraza, erlijioa, gustoak... honek esan nahi du, ikasleak ez duela baldintza "unibertsal" batzuk jarraitu behar, alegia, bera da bere ikaskuntza prozesuaren eraikitzailea, berak erabakitzen duelarik zer, noiz, nola, zeinekin eta non ikasi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario