martes, 28 de febrero de 2012

Hezkuntzaren hiru eremu: formaltasuna, informaltasuna; ez bata eta ez bestea

Hezkuntza formala, ez-formala eta informala:

Hiru hezkuntza-eremuekin sartu aurretik, esan beharra daukat, blogekiko dudan konpromezua eta eskuragarritasuna txikia eda urria dela. Egiazko termienoetan, nire iritziz, oso erreminta egokia da gure azalarapen akademikoak zein pertsonalak azalarazteko; gainera, ikasleon artean, komentatu ditzakegu sortzen zaizkigun galderak, eztabaidak, hausnarketak... Ea ba gustoa hartzen diodan bloggean idazteari, izan ere, izaera hausnarkorra orrialde honetan plasmatzea izango da neure egitekoa bai eta hezkuntza munduari buruz dudan kritikak eta iksupegiak idaztea ere. Horrela bada, hiru hezkuntza-eremuen sintesia eta analisiari ekingo diogu, bai eta etorkizunean gustatuko litzaidakeen esku-hartzea nolakoa izango den azaldu ere.

Hezkuntza formala babes politikoa eta ofiziala duen hezkuntza egitura da. Hezkuntza eredu honen instituzio nagusiena eskola da, alegia, sozializazioa edo gizarteratzea bultzatzen duen instituzio nagusienetarikoa. Hezkuntza ez-formala, aldiz, botere juridikotik eta ofizialetik at ematen den formakuntza litzateke, hezkuntza molde honen antzestokia ordainpeko eta zerbitzu pribatuko akademiak direlarik. Hemen, ordea, helburua beste motatakoa da, nahiz eta hezkuntza mundua, edozein testuingurutan, sozializazioa eta pertsonen arteko harremanak eta bizikidetza bultzatzen duen. Helburua, nik ulertuta, derrigorrezko eskolan lortzen ez diren kontzeptuen, prozeduren eta jarreren ikasketa-prozesua ematea da; alegia, eskolan jasandako formakuntza "eskasa", nolabait esatearren, hezkuntza-eredu honetan "aberatsa" bihurtzea litzateke. Horretarako, gurasoak edo formakuntza hau jaso nahi duen edozeinek, bere boltsikotik jarri beharko du dirua. Halaber, hezkuntza informala egunerokotasuenean ematen den ikaskuntza-irakaskuntza prozesutzat ulertuko nuke, ikasteko testuingurua "leku" ofiziala ez duelarik. Hezkuntza informalean, beraz, taberna batean edo kafetegi batean eman daiteke, parkelekuan zein herriko plazan, mendian edo hirian, lagunartean edo familiartean.

Hau ikusita, etorkizunean gusatuko litzaidakeen esku-hartzea deskribatzeko hezkuntza formalara jo beharra daukat zalantzarik gabe. Nire aburuz, hezkuntza gizabanakoak duen ezinbesteko eskubidea da bere bizitza arrakastasunez eta emankortasunez emateko alor pertsonalean, laboralean, sozialean, familiarrean, politikoan, ekonomikoan etb. Hezkuntza, ondorioz, eskubidetzat ulertuta, hiritar guztiei dagokio, eta haren kudeaketa institzio publiko batek izan behar du. Publikotasuna, beraz, aldarrikatzen dut hezkuntzaren munduan ahalik eta emakor eta konpetitiboen bihurtu dadin. Banan-banan apostua egiten baldin badugu hezkuntza-publikoa sistema leihakorra, ona, konpetentea, merkea eta unibertsala izatea lortuko dugu. Horrexegatik, nire esku-hartzea alor fomralean dago, nahiz eta inork ez jakin zein izango den gure hurrengo urratsa, hezkuntza delako guztion aukera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario